Golfa

Golfa

Urturin  Izki Golf gunea dago. Gune honek golf zelai publiko bat du, kirol honetan aritzen hasteko edo hobetzeko aproposa. Zelaia naturaren bihotzean kokatuta dago, eta Severiano Ballesterosek diseinatua da.

Zelaiak  Klub-etxea, aldagelak, makila-gelak, golf eskola, eskola indibidualak eta kolektiboak eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

Arabako Mendialdeko golf zelaiari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu Izki Golf gunearen web orrialdera: www.izkigolf.com

Urturi

  • Urturin 18 zuloko (73 pare) zelaia dago, 98 hektareatan zabalduta. Ibilbide osoak 7 kilometro ditu.
  • Golf-arkitekturari dagokionez zelai honek berrikuntza nabaria ekarri zuen.
  • Gorosti eta ametzez inguratutako kale zabalen eta zulo ikusgarrien diseinuaren ondorioz, Urturiko golf zelaian aritzea hala golfez nola natura garbienez bete-betean gozatzeko aukera paregabea da.