Nordic Walking Kanpezu Zentrua

Nordic Walking edo Martxa Nordikoa.

  • Martxa Nordikoa edo Nordic Walking-a aire zabaleko ariketa bat da. Mendirako erabiltzen diren antzeko makilen laguntzarekin ibiltzean datza. Makilek helduleku ergonomikoa eta makila eskuari lotuta mantentzen duen esku-uhala dute.

  • Martxa Nordikoa edo Nordic Walking-a kirol diziplina Finlandian jaio zen. Europako iparraldean oso ezaguna azkar zabaltzen ari da mundu osoan zehar.

  • Diziplina honen jatorria da elur eskasian irupen-eskiatzaileek egiten zituzten eski gabeko entrenamenduetan. Makila berezien laguntzarekin eta urratsak emateko berariazko teknika erabiliz egiten den martxa da. Teknika horren bidez gihar talde gehiago erabiltzen dira.

  • Osasunarentzat onuragarria den jarduera da. Izan ere, Europako herri askotan, Gizarte Segurantzak finantzatzen du zenbait gaitz fisiko eta gaixotasunetan prebentzio neurri eta terapia bezala.

 

Nordic Walking Zentruak.

  • Nordik Walking Zentro bat udaleko ibiltarientzat sarbide librea duen eta martxa nordikoaren praktika ahalbidetzen duen gunea da . Pertsona eta adin guztietarako pentsatuta, udalerriaren ondasun paisajistiko, natural eta kulturalak ezagutzea baimentzen du.

  • Martxa nordikoa oinarria duen proiektua da; era berean, martxa mota hau eta aire zabaleko azpiegitura publikoak uztartzea ahalbidetzen du. Horrekin guztiarekin, ariketa fisikoaren praktikan laguntzen duen eta portaera sedentarioa murrizten duen ingurunea (hiriko eta naturala) osatu nahi da.

  • Nordic Walking Zentroa ondo seinalatutako ibilbide sarea da, maila desberdinetarako pentsatuta dauden kilometro kopuru minimoekin, kartografiatuak eta seinalatuak kiroletako jardueraren arabera.
  • Informazio gehiago: https://www.nordicwalkinggunea.net/

Kanpezu Nordic Walking Zentrua.

  • Kanpezu Nordic Walking Zentruak bost ibilbide ditu:

 

rutas nordic walking kanpezu