Beste kirolak

Eskalada

Inguruetan eskaladan aritzeko erabili ohi dituzten zenbait haitz-horma irekita daude:

  • Piérola aldeaSantikurutze Kanpezu
  • Aitzulo Atauri
  • Piñón Atómico Apinaiz
  • Atxartea Apinaiz
  • Peñones Antoñana
  • San Tirsoko BoneteaBernedo

Hipika

Antoñana herrian "Sabandorako bidean" zaldi-eskola bat dago. Eskola honek instalazio egokiak ditu eta oso eskaintza anitza dauka:

Zaldiketan ikasteko ikastaroak, hazkuntza, heziera eta abar, betiere inguruneko mendietatik eta parajeetatik burutua

Eskola honetan "pottokak" ere badauzkate, zaldi arraza autoktonoa. Zaldi txiki hauek mendiko ibilbide malkartsuetan zeharo trebeak eta gogorrak dira.

  • Hipika Antoñana945410226

Lago de Pesca Nusi

Santikurutze Kanpezuko arrain-haztegiaren alboan laku artifizial bat dago. Bertara arrantzan joanez gero amuarrainak harrapatzea ziurtaturik duzu.

  • Lago de Pesca Nusi 945415072