Hiri-hondakin solidoen kudeaketa

HHS EDUKIONTZI OROKORRA

  • +Nork batzen duen eta noiz?

    Kuadrillak edukiontzi hau zuzenean bildu eta kudeatzen du, zerbitzuaren emakidaduna den enpresa baten bitartez. Maiztasuna toki bakoitzaren araberakoa da. Leku zehatz bati dagokion maiztasuna jakin nahi baduzu, saka ezazu bertan: Maiztasuna. Edukiontziren bat hondatuta edo egoera txarrean dagoela ikusten baduzu, edota edukiontzia batzen ez dutela, edo agian beste guneren batean beste edukiontzi bat beharko litzatekeela pentsatzen baduzu, Kuadrillari jakinaraztea duzu.
  • +Zer sartzen den? Zelan Sartu?

    Etxeko ohiko zaborra, edukiontzi espezifiko propiorik ez duena eta birziklatzeko modukoa ez dena. Adibideak: janari-hondakinak. Dena den, badago bertan sartu behar ez den zenbait elementu: obra-hondakinak, pilak eta akumuladoreak, penumatikoak, etxetresna elektrikoak, olioak, paperezko ontziak, beira, plastikoa, tetrabrikak, latak. Izan ere, hondakin hauek guztiak birziklatu eta berriz erabilten dira, edo tratamendu berezia izaten dute. Hondakina beti edukiontzien barruan eta poltsa itxietan utziko da, ezer isuri ez dadin eta edukiontzia zikin ez dadin.
  • +Zer egiten den hondakinarekin?

    Kuadrillan sortutako eta ondoren berreskuratzeko egokiak ez diren hondakinak Gardelegiko hondakindegian uzten dira.

PAPERA ETA KARTOIA BOTATZEKO EDUKIONTZI URDINA

  • +Nork batzen duen eta noiz?

    Arabako Foru Aldundiak zerbitzuaren emakidaduna den enpresa baten bitartez edukiontzi hau bildu eta kudeatzen du. Edukiontziren bat hondatuta edo egoera txarrean dagoela ikusten baduzu, edota batzen ez dutela, edo agian beste guneren batean beste edukiontzi bat beharko litzatekeela pentsatzen baduzu, Kuadrillari jakinarazi eta Kuadrilla bitarteko arituko da Aldundiaren aurrean.
  • + Zer sartzen den?

    Aldizkariak, egunkariak, publizitate-paperak, kartoizko kaxak, paperezko bilgarriak, kartoizko arrautza-ontzi tolestuak, paperezko poltsak... Zenbait gauza ez da sartu behar: paper plastifikatua, metalizatua edo ezkoztatua, tetrabrikak, pixoihalak. Papera eta kartoia tolesturik eta elementu metalikorik (grapak, uztaiak) gabe sartu behar dira.
  • +Zer egiten den hondakinarekin?

    Edukiontzian bildutako papera eta kartoia sailkatu eta paper-fabriketara bidaltzen da. Bertan tinta kentzen zaie eta pasta bihurtzen dira. Ondoren pasta horretatik paper edo kartoi gehiago lortzen da.
  • +Birziklatzearen abantailak

    Lehengai batzuen (egurra, ura eta energia) kontsumoa neurri handi batean txikitzen da.

BEIRARAKO EDUKIONTZI BERDEA

  • +Nork batzen duen eta noiz?

    Ecovidrio da edukiontzi hau zuzenean bildu eta kudeatzen duena. Maiztasuna toki bakoitzaren araberakoa da. Edukiontziren bat hondatuta edo egoera txarrean dagoela ikusten baduzu, edota batzen ez dutela, edo agian beste guneren batean beste edukiontzi bat beharko litzatekeela pentsatzen baduzu, Kuadrillari jakinarazi eta Kuadrilla bitarteko arituko da Ecovidrioren aurrean.
  • +Zer sartzen den? Zelan Sartu?

    Birzikla daitezkeen beirazko ontzi guztiek puntu berde bat daramate, Ecovidrioren birziklatze-sistemari dagokion seinale gisa. Adibideak: edozein koloreko beirazko botilak, kristalezko kontserba-poteak, lurrin eta kosmetika poteak... Sartu behar ez diren gauzak: bonbillak, fluoreszenteak, edalontziak, platerak, kopak, pitxarrak, figurak, leiho-beirak, ispiluak... Botilak edo flaskoak hutsik utzi behar dira, taparik, tapoirik edo kortxorik gabe.
  • +Zer egiten den hondakinarekin?

    Edukiontzietan bildutako beira berreskuratze-fabriketara eraman beharra dago. Bertan garbitu, xehatu eta material desegokietatik eta erabili eta botatzeko beste hondakin batzuetatik banatzen da. Behin sailkatutakoan beira-fabrikatzaileei bidaltzen zaie. Hauek "calcin" izenekoa lortzen dute, hau da, beira berreskuratua, purua, garbia eta xehatua, behin urtuta botila berriak edo beirazko ontziak egiteko berriz erabiltzen dena.
  • +Birziklatzearen abantailak

    Lehengaien eta energiaren kontsumoa nabarmen gutxitzen da. Ingurugiroa babesten da zeren beira ez baita inoiz ere degradatzen. Erosioak eta agente kimikoek 4000 urte behar lezakete desintegrazioa lortzeko, mikroorganismoak ez baitira beira deuseztatzeko gai.

ONTZIETARAKO ETA PLASTIKOETARAKO EDUKIONTZI HORIA

  • +Nork batzen duen eta noiz?

    Kuadrillak zerbitzuaren emakidaduna den enpresaren bitartez zuzenean edukiontziak bildu eta kudeatzen ditu. Maiztasuna toki bakoitzaren araberakoa da. Leku zehatz baten maiztasuna jakin nahi baduzu, saka ezazu bertan: Maiztasuna. Edukiontziren bat hondatuta edo egoera txarrean dagoela ikusten baduzu, edota batzen ez dutela, edo agian beste guneren batean beste edukiontzi bat beharko litzatekeela pentsatzen baduzu, Kuadrillari jakinarazi.
  • +Zer sartzen den? Zelan Sartu<?

    Puntu berdea daramaten edo Ecoembesen birziklatze-sistemari dagokion sinboloren bat daramaten plastikozko ontziak, ontzi metalikoak eta tetrabrikak. Adibideak: esne, ardo edo zuku tetrabrikak, edari-latak edo kontserbak, tapa metalikoak, jogurt-ontziak, plastikozko botilak (ura, freskagarriak, olioa, lixiba, garbigarria, leungarria, gela, xanpua...), plastikozko poltsak, poliexpaneko erretiluak. Sartu behar ez diren gauzak: plastikozko jostailuak, plastikozko tresnak (kuboak, biberoiak, fruta-kaxak, sukaldeko tresnak), latak ez diren metalezko objektuak, fardoak egiteko plastikoak, lapikoak, zartaginak..
  • +Zer egiten den hondakinarekin?

    Batzen diren hondakinak hurbileko ontzi-sailkatze gunera eroan ohi dira. Bertan materialen araberako banaketa egiten da, ondoren birziklatze-enpresei bidaltzeko.
  • +Birziklatzearen abantailak

    Plastikoa arazo serioa da, zeren Naturan luzaro irauten baitu. Birziklatutako plastikoaren bidez tutuak eta edukiontziak egiten dira. Aluminiozko latekin berriro ere aluminioa egiten da, lata berriak egiteko. Tetrabrikak kartoiaren %100 berreskuratzen duen fabrika batera bidaltzen dira, ondoren zelulosazko produktuak egiteko.

PILETARAKO ETA AKUMULADOREETARAKO EDUKIONTZIAK.

  • +Zer egin beraiekin?

    Objektu horiek saltzen dituzten establezimenduetako edukiontzietan edo tokian tokiko kutxa moduko edukiontzietan sartu beharko dira. Kuadrillak edukiontziak bildu eta baimendutako kudeatzaileei bidaltzen dizkiei. Zure bizilekuan halako edukiontzirik izan ezean edo beterik izatekotan, dei iezaiozu Kuadrillari.
  • +Zer egiten den edukiontziekin?

    Birziklatze enpresetara eramaten dira. Botoi-piletatik merkurioa atera ohi da, eta ohiko piletatik, berriz, zinka, beruna, nikela eta kadmioa, geroago lehengai gisa erabiliko baitira.
  • +Birziklatzearen abantailak

    Pilen kutsadura-arazo nagusiena inolako kontrolik gabeko eliminazioan datza, baita beraien metalen askapenean ere: merkurioa, kadmioa eta beruna.

+BIRZIKLATZEAREN ABANTAILAK: TRESNEN ETA TAMAINA HANDIKO OBJEKTUEN BILKETA

Kuadrillak hamabost egunez behin tresnak eta tamaina handiko objektua (sofak, armairuak, oheak, elektrotresnak...) biltzeko txandak antolatzen ditu.

Kuadrillara deitu eta bai zure datuak bai datu beharreko objektuei dagozkienak ematea baizik ez duzu.

Elementu horiek guztiak biltzera joan aurretik enpresak dei egingo dizu zuk aldez aurretik kalera atera ditzazun.

+HONDAKIN KUTSAKORREN ETA ARRISKUTSUEN BILKETA BEREZIA

Kuadrillak aldian-aldian hondakin kutsakorrak eta arriskutsuak (pneumatikoak, olioa, bateriak, txatarra, bidoiak...) batzeko bilketa bereziak antolatzen ditu.

Kuadrillari deitu besterik ez duzu egin behar, bai zure datuak bai datu beharreko objektuei dagozkienak emateko. Bilketa antolatutakoan deitu egingo dizugu eta gero hondakinak batzera joango gara.

Cuando se organice la recogida te avisaremos y pasaremos a retirar los residuos para trasladarlos a gestores autorizados para su tratamiento.