Gastronomia

Arabako Mendialdean kalitate handiko produktu ugari aurkituko ditugu, menu asko egiteko oinarri paregabeak zalantzarik gabe.

PATATA

Ezbairik ez dago PATATA dela Arabako Mendialdeko produktu aipagarriena. Izan ere, gure lurraldeko "Tuberkuluen Erreginak" Euskal Herriko edozein produktuk lor dezakeen ospe eta aintzat hartze handiena dauka, hau da, "Kalitatezko Labela" deritzogun elikadura-kalitate bereizgarria lortu du.

GAZTA

Done Bikendi Harana herrian gazta izugarri gozoa aurkituko dugu, Idiazabal jatorri-izendapenarekin.

  • Done Bikendi Harana  Javier San Vicente: 945406111

EZTIA

Arabako Mendialdeko kokaleku geografikoak kalitate handiko eztia lortzeko aukera guztiak ematen ditu, ?Kalitatezko Labela? bereganatzeko adinakoa. Eztia hainbat herritan aurkituko dugu: Durruma Kanpezu, Apinaiz, Atauri eta Antoñanan. Azken herri honetan urtero Eztiaren Feria egiten da.

  • Antoñana

    Ezti-Gunea: 945410226

ODOLKIAK

Maeztun eta Villaverden herri-sustraietan hain errotuta dagoen txerriki bat egiten dute: arrozezko odolostea.

  • Maeztu

    Embutidos Suso: 945410057

  • Villaverde

    Las Nieves Odolosteak: 945378276

OGIA

Gure okin-maisuek ogia egiteko errezeta belaunaldiz belaunaldi jakinarazi dute, eguneroko dietan hain ohiko produktua bermatzeko. Urizaharreko errotan egiten den ogia nabarmendu beharra dago, artisau-moduan egurrezko labean egiten baita.

  • Bernedo

    Belategui Okindegia: 945378120 | 945378008

  • Maeztu

    Bazter Okindegia: 945410338

  • Urizaharra

    Alonso Okindegia: 945367005

  • Santikurutze Kanpezu

    Ibarrondo Okindegia: 945415086

ARABAKO BABARRUN PIKARTA

Arabako babarrun pikartak kolore gorri iluna du, nabardura zuriekin. Biribildua da eta tamaina txikikoa. Betiko produktu honek ospe handia irabazia du, azal txikiak eta dastatzeko orduan duen guritasunak kalitatearen alde egiten baitute.

  • Urarte

    Arabako babarrun pikarta 945379130