Kontsumitzaileen Informaziorako Bulego Bateratua

2002tik aurrera Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak bulego bat jarri du biztanleen eskura, bertan galderak egin eta kontsumo arloan dituzten betebehar eta eskubideak jakin ditzaten: KIBB.

KIBB siglak Kontsumitzaile Informaziorako Bulego Bateratua adierazpenari dagozkio. KIBB guztiak doako zerbitzu publikoak dira. KIBB izeneko bulego hauek hiritarrek kontsumo arloan azaldutako kexak, zalantzak eta erreklamazioak konpontzen dituzte.

Hainbat zerbitzu emateko ekipo teknikoa dauka:

  • GALDERAK ERANTZUTEKO INFORMAZIO ETA ARRETA ZERBITZUA, herritarrek egindako galdera guztiak argitzeko.
  • KONTSUMITZAILEA DEFENDITZEKO ZERBITZUA, erreklamazioak judizioz kanpoko bidetik eta Kontsumo Batzorde Arbitralaren aurrean izapidetzeaz gain, aholkuak ere ematen dituena. Era berean, dagozkion erakundeen aurreko kexak eta salaketak ere jarri beharra dauka.
  • Kontsumo arloari buruz zenbait talderi zuzendutako hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak eta jarduerak (eskola-ikasleak, elkarteak, emakume-taldeak, adinekoak, populazioa oro har...) antolatzen dituen SENTSIBILIZAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA ere aipatu beharra dago.