Sustapen Ekonomikoa

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla bere lurralde-esparruan interes orokorra sor dezaketen gaiak sustatzeko eta kudeatzeko nahiz halakoetan parte hartzeko asmoz sortua da. Bere zerbitzuen artean Sustapen Ekonomikoari eta Enpleguari dagokiena aipatu beharra dago. Zerbitzu horren bitartez eskualdeko garapen endogenoa eta aldi berean iraunkorra lortzeko egoera aproposena gauzatu nahi da.

Zerbitzuak Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako Teknikari bat du.

Sustatzaile honek 8:00etatik 15:00etara Kuadrillaren egoitzan lanari ekiten dio. Horrez gain, eskualdeko leku ezberdinetara ere jo ohi du, gertakizunak antolatzeko, entrebistak egiteko, informazioa emateko, koordinatzeko edo gainbegiratzeko, bilerak izateko eta abar halako betebeharra burutu behar duenenean.

Une hauetan Ana María Beltrán de Heredia Arróniz da zerbitzuaren ardura duena.

+Herlburuak

Helburuak zerbitzu hau garatu beharreko honako hauek dira:

  • Eskualdeko garapen sozioekonomikoa lortzea.
  • Bertako bizitza-kalitatea hobetzea.
  • Herritarrek eskualdeko garapenean modu aktiboan parte hartzea sustatzea.
  • Baliabide naturalen eta paisaiaren kontserbazio-neurriak diseinatzea eta bultzatzea.
  • Eskualdeko baliabide endogenoak baloratzea.

+Funtzioak

Zerbitzu honen funtzioak honako hauek dira:

  1. Eskualdeko maila sozioekonomikoaren diagnostiko iraunkorra egitea.
  2. Hainbat gairen gaineko informazioa eta aholkuak ematea bertako bizilagunei: enplegua bilatzeko zalantzak, curriculum-vitae delakoa egiteko moduak, enpresa bat sortzeko bete beharreko urratsak, laguntza ekonomikoak, eta abar.
  3. Erakunde Publikoekin harremanetan jartzea, zenbait gaitan "sustapen ekonomikoa, trebakuntza eta enplegua" gure eremuan duten ekintza-ildoa jakiteko..
  4. Goiko egituretatik sustatutako enplegu-politikek eta ekonomia-politikek izandako emaitzen jarraipena eta azterketa egitea.
  5. Trebakuntza-programak antolatu eta burutzea, betiere zonaldeko premiei erreparatuta. Trebakuntza-jarduera hauek, alde batetik, eskualdeko sektore ekonomiko anitzen profesionalizazio hobea lortzeko helburua dute. Bestetik, lan-mundura iristeko urratsak erraztu nahi dituzte, autoenpleguaren bidez edo kontratu zuzenen bitartez, adibidez.
  6. Eskualdeko produkzio-sektore anitzetan sor daitezkeen ekimen ezberdinak kudeatzea, sustatzea eta laguntzea.
  7. Eskualdea sustatzea eta dinamizatzea, Kanpezu-Arabako Mendialdeko eskualde-taldeko gainerako kideekin eta gainontzeko erakundeekin nahiz populazioarekin diziplina arteko lana eginez. Ildo honetatik partaidetza ere bultzatuko da

Jokabide-ildoak

+Enplegua eta trebakuntza
  • Zenbait erakunderen aurrean (Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Mendikoi, INEM, EHNE...) diru-laguntzak bideratzea, eskualdean ikastaroak egin ahal izateko.
  • Jardunean dauden langileei zuzendutako birziklatze-ikastaroak antolatzea eta eskaintzea.
  • Langabetuentzako trebakuntza-ikastaroak antolatzea eta ematea.
  • Curriculumak egitea eta lan-eskatzaileak Langai-n apuntatzea.
  • Eskualdeko enpresek Langai-ren bitartez planteatutako enplegu-eskaintzak kudeatzea eta bideratzea.
  • Eskualdeko partikularren trebakuntza eta prestakuntza hobetzeko orientabidea.
  • Bertako langileen gaitasuna hobetzeko ikerketak egitea.
  • INEM-ekin sinatutako hitzarmenen bidezko lan-txertaketa programak gauzatzea.
+Turismoa eta Natura-Ingurunea
  • Turismo-jarduerak burutu ahal izateko diru-laguntzak zenbait organismoren aurrean bideratzea: Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Mendikoi...
  • Eskualdea sustatzeko liburuxkak eta materiala egitea.
  • Turismo-ferietara joatea, gure eskualdearen promozioa egiteko.
  • Partikularrei nahiz taldeei eskualdean dauden turismo-baliabideak jakinaraztea.
  • Turismo-taulak, informaziorako ukipen-puntu interaktiboak, web orrialdea eta seinale informatiboak diseinatu, landu eta gauzatzea.
  • Eskualdeko turismoa dinamizatzeko Plan bat egin eta garatzea.
  • Turismo-garapen esanguratsua izan duten zenbait eskualdetara joateko bidaiak antolatzea, modu honetan populazioa sentsibilizatzeko asmoz.
  • Eskualdeko beste erakundeekiko (Udalak eta Administrazio Batzarrak) lankidetza izatea, turismoaren inguruan haiek dituzten programak eta ekintzak garatzeko.
  • Eremuko zerbitzu establezimenduekin elkarlanean aritzea, turismora bideratutako haien jarduera garatzeko.
  • Proiektu turistikoak diseinatu, kudeatu eta burutzea.
  • Natura-inguruneari eta eskualdeko ondareari buruzko ikerketak eta lanak burutzea: eskualdeko mugarriak ikertu eta seinaleztatzea, eskualdeko ondare txikiaren elementuak ikertzea, mendi-ibiliak eta abar.
+Landa - Garapenal
  • Eskualdean zenbait produktu berri sartzeko proiektu pilotuak egitea. 
  • Landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko xedea duen Erein Programaren laguntzen deialdiaren diru-laguntzak bideratzea.
  • Leader+ Programaren diru-laguntzak bideratzea.
+Beste zenbait erakundeekiko lankidetza-programa:
  • Elkarteekiko elkarlana.
  • Toki-erakundeekiko elkarlana.
  • Lurralde Historikoko beste erakundeekiko lankidetza.