Sustapen soziokulturalerako programa

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak sustatzaile soziokultural bat dauka, aldi berean kirolaz ere arduratzen dena. Pertsona honek Kultura eta Kirol Koordinazio Zerbitzua burutu beharra dauka. Gaur egungo sustatzailea

Alvaro Albaina Sáez de Vicuña

Sustatzaile honek 8:00etatik 15:00etara Kuadrillaren egoitzan lanari ekiten dio. Horrez gain, eskualdeko leku ezberdinetara ere jo ohi du, gertakizunak antolatzeko, koordinatzeko edo gainbegiratzeko, halako betebeharra burutu behar duenenean

Programa honen barruan Eskualdeko zenbait taldetako (adinekoak, emakumeak...) sustapen soziala lortzeko jarduerak burutzen dira.

ADINEKOEN GELAK

Eskualdean urtean Adinekoen Gelen bi programa egiten dira: Programa bat Arluzea-Markiz inguruan (eta ondoko herrietan) egiten da, urritik abendura eta beste programa Kanpezun eta Arraia-Maeztun burutzen da, otsailetik apirilera.

Jarduera hau Arabako Foru Aldundiko Kultura Saileko Adinekoen Gela Zerbitzuarekin elkarlanean garatzen da. Hainbat jarduera egiten da: hitzaldiak, zinema-emanaldiak, kontzertuak, antzerkia, tailerrak, gimnasia, kultura txangoak eta abar.

Ildo beretik, eta nahiz eta berez adinekoen gela programak izan ez, Kuadrillako gainerako Udaletan adinekoen sustapen sozialerako programak garatzen dira, batez ere neguan. Horretarako zenbait hitzaldi eta jarduera eskaini ohi da..

ESKUALDEKO EMAKUME-TOPAKETA

Urtean behin Eskualdeko emakumeen arteko topaketa bat antolatzen da. Honen bitartez emakumeek eskualdean dituzten arazoak eta egoera elkarrekin eztabaidatzen dituzte, eztabaida-leku gisa hartzen baita.

Zonalde osoan lanean diharduten emakume-elkarte guztiek parte hartzen dute topaketaren antolaketan.

Azken batzarra (2004ko abenduan) Santikurutze Kanpezun egin zen eta bertan bildutakoek Latinoamerikako emakume-talde batzuen esperientziak ezagutu zituzten.