Artxibo Zerbitzua

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak 2002an Eskualdeko Artxibozain Zerbitzua antolatu zuen, Kuadrilla osatzen duten sei Udaletxeen udal artxiboen edota Kuadrillaren beraren artxiboen kudeaketa eta antolaketa zuzena ahalbidetzeko asmoz.

Zerbitzuaren helburua

Zerbitzu honen bidez uztailaren 3ko 7/1990 Legean "Euskal Kultura Ondareari buruzkoa" ezarritakoa egokiro betetzeko asmoa dago. Lege honen 76. orrialdean udal erakundeek artxibo zerbitzu bat antolatu eta mantendu beharra daukatela adierazten da. Helburu hau Legeak adierazita dago, zeren uztailaren 3ko 7/1990 Legeak "Euskal Kultura Ondareari dagokiona" bere 4. artikuluan argi eta garbi adierazten duenaren ildotik, Udaletxeei dagokie Euskal Herriko Ondare Historikoaren elementu guztien balioa aditzera ematea, batik bat udalerri bakoitzeko elementu propioei dagokienez.

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla osatzen duten Udaletxeen Artxibo Zerbitzu honen azken helburua, hain zuzen ere, herritarrei agiriak eskuratzeko aukera eskaintzean datza, zeren administrazioaren gardentasuna zerbitzu publiko orotan berez azaldu behar baita. Artxiboari kultura proiekzioa eman behar zaio.

Erakundea Zerbitzuen

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak artxibozain bat dauka, Agiritegiko zerbitzua kudea dezan. Bere eginkizunen artean urte osoan Udaletxeetatik nahiz Kuadrillako egoitzatik maiztasunez agertzea dago, horietako bakoitzak behar dituen egunetan, berezko funtzioak aurrera eramateko asmoz. Edozein arrazoi dela medio artxibozainarekin harremanik izan nahi baduzu, jo ezazu Kuadrillarengana eta bertan Saenz Anzuola Jauna non aurkituko duzun adieraziko dizugu.

Esteban Saenz Anzuola

Hona hemen artxibozainaren funtzioak:

  • Kuadrillako eta sei Udaletxeetako agiritegiak antolatzea eta ordenatzea.
  • Dokumentuen antolaketaren kontrola egitea, baita dokumentu-agiriak agiritegira igortzeko sistemaren kontrola betetzea ere..
  • Dokumentuak kontserbatzea edo ezabatzea, indarreko legedian ezarritako irizpideak eta prozedurak aintzat hartuta.
  • Agiritegiak mantentzea, behin antolatutakoan eta eguneratutakoan.
  • Agiritegian sartutako dokumentazioa zabaltzea, beharrezko bitarteko guztiak erabiliz.
  • Edozein arrazoi dela kausa "betiere indarreko legediarekin bat etorrita" agiritegietan gordetako espedienteak edo dokumentuak ikusi nahi dituzten hiritarren, ikertzaileen, profesionalen eta abarren ardura izatea.