Izki-Arabako Mendialdea BTT zentrua

Egun Euskadin 5 BTT Zentro daude, beren paisaia-edertasuna dela-eta pribilegiatuak diren inguruetan kokatuta daudenak. Horiek bidaiariari Euskal Herria deskubritzeko aukera eskaintzen diote, bere paisaien, kulturaren eta biztanleen dibertsitatearen bidez; Bizkaiko kostatik Arabako mendialdera arte.

  • Izki-Arabako Mendialdea Alava
  • Busturialdea-Urdaibai Bizkaia
  • Valderejo Añana Alava
  • Debabarrena Gipuzkoa
  • Tolosaldea Gipuzkoa

pdf BTT ZENTRUEN INFORMAZIO OROKORREKO LIBURUXKA

BTT-a praktikatzeko prestatuta dauden espazioak dira, inguru natural batean eta familia guztirako turismo-erakargarritasuna duten elementu anitzak dituztenak, horietarako sarrera askea izanik.

Zentro bakoitzean, harrera eta informazio puntuak daude, kirol horren praktikara lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak: ibilbideen informazioa, GPS alokairua, aldagelak, dutxak eta bizikleten garbiketa.

Izki-Arabako Mendialdea BTT Zentroa

Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroak BTT praktikatzeko bidexken eta inguruen kontzentrazio ezin hobea izatearen pribilegioaz gozatzen du.

Berezitasun bat du, egun Bide Berdea den Trenbide Eusko-Nafarraren bide zaharraren zati batzuk erabiltzen ditu; eta baita Arabako Errioxa Euskal Kostarekin lotzen duen GR-38:Ardoaren eta arrainaren ibilbidearen zati bat ere.

Gainera, familia guztirako diseinatutako ibilbide-sare bat du. Bertan bai adituek zein hasiberriek ere BTT-aren praktikaz lasaitasunez gozatu ahalko dute.

Ibilbide bakoitzeko fitxa teknikoa:

Badaude eskualdean bizikletak alokatzen duten enpresa espezializatuak, desiratzen duzun tokian entrega eta itzultzea eginez eta ibilbideak eta gidatutako irteerak eskaintzen dizkizuetenak, horrela BTT zentruan gehiago disfrutatzea ahaleginduko dizuete. Informazio gehiago turismo jarduerako enpresak atalean

Izki-Arabako Mendialdea BTT Zentroaren harrera lekua

Izki-Arabako Mendialdea BTT Zentroaren harrera lekua Urturiko herrian dagoen Golf Zelaian kokatzen da.

pdfIZKI-ARABAKO MENDIALDEA BTT ZENTROREN LIBURUXKA

  • Harrera lekuko zerbitzuak: Bizikleten alokairua, GPSen alokairua, bizikleten garbiketa tokiak, aldagelak eta dutxak, turismo informazio bulegoa, golf zelai publikoa, kafetegia, jatetxea eta aparkalekua.
  • Telefonoa:: 945 378 262
  • E-maila: izki@btteuskadi.net
  • Web orria
  • Ordutegia: Urte osoan irekita.
    Apirila - urria: 8:30-19:00.    |    Azaroa - martxoa: 8:30-17:00.