Lagran

  • Herriak: Lagran, Pipaon eta Villaverde
  • Populazioa: 197 bizilagun
  • Batez besteko altitudea: 766 m.
  • Azalera: 45,6 Km2

Lagrango udalerria Toloñoko Mendizerraren oinean dago, eta hiru herrik osatzen dute: Lagranek, Pipaonek eta Villaverdek.

Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa uztartzen dituen bideak Lagrango lurrak zeharkatzen ditu. Antzina zeharo bide erabilia zen, Mendizerrako alde bietako produktuak elkarrekin trukatzeko.