Arraia-Maeztu

  • Herriguneak: Aletxa, Apinaiz, Areatza, Atauri, Azatzeta, Zekuiano, Korres, Ibisate, Elortza, Maeztu, Musitu, Erroeta, Erroitegi, Sabando, Birgara Goien, Birgara Barren.
  • Populazioa: 722 bizilagun.
  • Batez besteko altitudea: 772 m.
  • Hedadura: 123,1Km2.
  • Cabecera o sede del Ayuntamiento: Maestu.
  • Zenbait Distantzia: Bilbora 90 Km. Gasteizera 26 Km. Donostiara 141 Km.
  • Udaletxea: www.arraia-maeztu.org

Arraia-Maeztuko Udalerria eta Bernedoko Udalerria Arabako Mendialdeko handienak dira. Berrón (Arraiako harana) eta Musitu (Laminoriako harana) erreken inguruan eratutako zenbait haranek osatua da, Iturrietako eta Gasteizko mendiek inguratuta.

Udalerriko zerbitzu gehienak Maeztun bildu dira, zeren gainontzeko gune guztiak haranetatik han-hemenka sakabanatutako herrixkak baitira. Area-harrobi baten ustiapena, asfalto lantegiko lana, egur zerratokiak edo kartoigintza, esaterako, nekazaritza lanei gehitzen zaizkien bertako zenbait industria jarduera dira, Azatzetako mendateko eta Entziako mendikateko pagadiek margotutako ingurune natural eder honetan.

Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan Izkiko Parke Naturala aipatu beharra daukagu, Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren Parke Natural zabalena da eta.