Ignaziotar Bidea

1522. urtean Loiolako Ignaziok egindako bidaia ispilatzen du ibilbide honek; hasi bere jaioterritik, eta Manresaraino (Katalunia) doana, alegia. Han, "San Ignazioren koba" izenekoak Jesusen Lagundiaren sortzailea ekartzen digu gogora. Ignaziotar Bideak, ibilbide luzeko beste bide batzuek bezalaxe, bidaia esperientzia batez ez ezik, garapenerako eta barne azterketarako esperientzia batez gozatzeko aukera ere ematen du. Ibilbide osoa 675 km-koa da; Euskaditik egindako bidea, berriz, 150 km-koa. 

Informazio gehiago