Albisteak

Arabako eskolarteko XXV. Bertso txapelketa. Mendialdeko lan hautatuak.

2020-06-03

Martxoan hasi eta Maiatzaren 21a bitartean MENDIALDEA ESKUALDEKO 50 haurrek hartu dute parte Arabako Eskolarteko bertso txapelketako XXV. edizioan,  konfinamendu bete betean. Jasotako lanen artean aukeratutako 7 bertso sortekin bilduma bat egin dugu.  Mendialdea IPI ikastetxeko eta Maeztu Herri eskolako 14 urtez azpiko haur eta gaztetxoek mimo handiz idatzi eta kantatuak. Gure eskualdeko haurren sentimendu, kezka  eta ametsen bilduma musikatua duzue hau… altxor txiki bat.. Gozatu! 

Finala Ekainaren 6ean izango da, www.bertsozale.eus/araba  WEB txokoan, egun horretan araba osoko lan sarituak erabakiko dira, okerrik ez bada, HONTZA EXTREM abentura parkean egun pasa eder bat izango dute irailaren 13an.