Albisteak

Emakundek online topaketa batzuk antolatu ditu, COVID19ak berdintasunean duen eraginari buruzko eztabaida eta hausnarketa partekatua sustatzeko

2020-05-14

emakunde

Osasunaren ikuspegitik COVID 19ak sortutako pandemiari emandako lehentasunezko erantzunaz gain, krisi horrek eragin zuzena du eta izango du gure bizitzako esparru askotan, hala nola ekonomikoan, edo, besteak beste, emakumeen eta gizonen berdintasunean, eta hauei heltzea beharrezkoa da baita ere.  Ildo horri jarraiki, “COVID-19a eta emakumeen aurkako indarkeria: Ikaspenak eta proposamenak” da Emakundek “Garbira pasatzeko apunteak” izeneko online ziklo berri baten barruan antolatu duen lehen mahai-inguruaren izenburua. Ziklo honen bidez COVID19ak berdintasunean eta emakumeen aurkako indarkerian duen eraginari buruzko eztabaida eta hausnarketa partekatua sortu nahi da. Lehen mahai-ingurua ostegun honetan, maiatzaren 14an, egingo da, arratsaldeko seietan, eta Monica Ramos antropologoak, Norma Vázquez genero indarkerian aditua den psikologoak eta Jorge Freudenthal tratu txarrak ematen dituzten gizonekin lan egiten duen psikologoak parte hartuko dute. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak aurkeztuko du hitzaldia, eta Pilar Kaltzada kazetariak moderatuko du. Emakunderen webgunearen bidez ikusi ahal izango da, Emakunderen espazio birtualean. Seinu hizkuntzako itzultzailea izango da. Informativa Emakunde aldizkarian eta Irekian.