Albisteak

Arabako Natura 2000 sarea. Hezkuntza baliabide eta tresnak online.

2020-04-29

Arabako Foru Aldundiak herritarrei eskura jarri die hezkuntza baliabide eta tresna multzo bat, hobeto ezagutzeko Arabako biodibertsitatea. Eskulanak, jokoak, unitate didaktikoak, bideoak edo jarduera koadernoak dira, askotariko jendearentzat zuzenduak, zeinei esker modu atseginean ezagut baitaitezke lurralde historikoko espazio eta espezie babestu garrantzitsuenak.

Informazio guztia eguneratzen joango da aldizka, eta jada eskuragarri dago Arabako Aldundiaren Natura 2000 Sarearen web gunean dagoen ingurumen hezkuntza atalean.

 https://natura2000.araba.eus/eu/ingurumen-hezkuntza?zx=rswzzgrpo7h8