Albisteak

Ilusioa kutsatzen duten ipuinak

2020-04-27

ONCE Fundazioak, konfinamenduan irakurketa aliatu ona izan daitekeela jakinik, 'Ilusioa kutsatzen duten ipuinak' jartzen ditu haurren eskura. Ipuin horiek adin txikikoak protagonista duten istorioak dira; desgaitasuna haurren artean ezagutarazi nahi dute modu dibertigarrian, atseginean eta normalizatuan. Gainera, familian egiteko eskulanak eskaintzen ditu bildumak.

ONCE Fundazioaren haur liburutegian daude 'Ilusioa kutsatzen duten ipuinak'. Ekimen honen bidez, umeei desgaitasuna zer den erakutsi nahi zaie, eta haiengan diskriminaziorik eza, errespetua eta tolerantzia bezalako baloreak sustatu nahi dira. Istorio horien helburua da txikienek desgaitasuna ezagutzea eta, batez ere, desgaitasuna izanda ere modu normalizatuan bizi daitekeen errealitatea ezagutaraztea.

Bildumak 11 izenburu ditu dagoeneko, eta desgaitasunen bat duten haurren bizipenak erakutsi nahi ditu abentura dibertigarrien bidez; izan ere, ipuin guztietan desgaitasunen bat duten haurrak dira protagonista, eta, gainera, katalanera, euskarara, galegora eta ingelesera itzulita daude.

Lotura: http://bibliotecainfantil.fundaciononce.es/eu/home.html