Albisteak

Mintzanet tresna aproposa euskara etxetik praktikatzeko

2020-04-22

Koronabirusaren krisia dela eta, etxean egon behar dugu. Mintzanet da tresna aproposena euskara praktikatzeko etxetik mugitu gabe. Edonon eta edonoiz, eta doan.

Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsonei etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da.

Euskal Herrian eta mundu osoan.

Euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz hitz egiteko aukera dute www.mintzanet.net webgunearen bidez.

Egitasmoa guztiz doakoa da eta ezinbesteko bi oinarri ditu: bidelaguna eta bidelaria. Bidelaguna euskaraz ongi dakiena da (ez du titulurik behar). Bidelaria, berriz, euskara praktikatu nahi duena da (B1 maila izan behar du gutxienez).

Euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzeaz gain, bestelako ondorio positiboak ere ditu Mintzanetek: mugak gainditzea (konfinamendua, distantzia, bakartze linguistikoa edo denbora eragozpenak), askotariko euskaldunen arteko elkar ezagutza sendotzea, eta, azken batean, euskaldun kopurua handitzea.

 

Une honetan, bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu. Beraz, denbora gehiago baldin baduzu, eman izena! (izen-ematea: www.mintzanet.net –en).

 

IZENA EMAN

mintzanet