Albisteak

Eta San Prudentzio elkarrekin ospatzen badugu... baina etxetik

2020-04-17

DANBORRADA: apirilaren 27an, 20:30etik 21:00etara.

Ekimen hau Gasteizko auzo batean sortu da eta “BATERA” mugimenduak  zuzentzen du, GASTEIZKO DAMBORRADArekin elkarlanean
Danborrada honen izpiritua gure etxeetako ateetara, balkoietara irtetea izango litzateke, eta, aldi berean, gure danborrak, gure eskuak, eta baitaegun hauetan  hain erabiliak diren lapikoak ere joarazteak.
Erritmoa koordinatze aldera, Radio Vitoria, Ser eta Radio Gorbeiatik ordu erdi honetan, oraingo honetarako hautatutako musika emango da, irratiak sintonizatzean, denak batera jo ahal izateko eta efektu koordinatua sortu ahal izateko.
Esperientzia hau nola bizi izan duzuen erakusten duten argazkiak eta bideoak atera ditzazuen eskatzen dizuegu, gero partekatzeko.

 

Aurretiko jarduerak: danborra egiteko tailerra, txanoa egiteko tailerra eta danborradaren entseguak. Eta 27an 20: 30etik 21: 00etara danborrada gure etxeetako atean, leihoan edo balkoian.

 


Animatzen zarete?

 


Informazio guztia sare sozialetan @BateraZaindu helbidean

 

san prudencio batera