Albisteak

Administrazio epeak etetea alarma egoeran

2020-03-23

Administrazio epe guztiak etenda geratu dira sektore publiko osoan, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma egoera deklaratzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenari jarraituz.

Errege Dekretua -edo haren luzapenak, halakorik bada- indargabetzen denean abiaraziko dira berriro.