Albisteak

Lanbideren arreta-puntu pertsonalizatua Arabako Mendialdean

2020-02-18

Zerbitzu honek  herritarrak atenditzea du xede; alegia, Lanbide bulegoetatik urrun bizi edota horra  bertaratzeko zailtasunak dituzten herritarrak. Esan bezala, helburua da organismo honen zerbitzuak herritarrengana hurbiltzea, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin duten harremana erraztea.

Arreta-puntu honetan, Lanbideko profesional batek zerbitzuak, baliabideak eta tresnak emango ditu; enplegagarritasuna hobetzen eta lana bilatzen laguntzeko. Dena den, nahi izanez gero, Lanbideko  betiko bulegora eta tutorearengana joaten jarraitzeko aukera egongo da. Izan ere, bi profesionalek modu koordinatuan lan egingo dute, behar bezalako arreta emateko.

Gure eskualdean zerbitzua 3 udaletan emango da, eta gure eskualdean bizi diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

Eska ezazu aurretiko hitzordua, telefono hauetan: 945 160 600 / 630 305 452

MAEZTUKO UDALA. Estación, 13. 01120 Maeztu

Ordutegia: 9:00etatik a 11:00etara, hileko bigarren eta laugarren asteetako asteazkenetan

LAGRANGO UDALA. Herrería, 1.  01118  Lagrán.

Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara, hileko bigarren eta laugarren asteetako asteazkenetan

KANPEZUKO UDALA  Samuel Picaza Enparantza, 1 01110  Santikurutze Kanpezu 

Ordutegia: 9.00etatik 14.00etara, hileko bigarren eta laugarren asteetako  astelehenetan