Albisteak

Leader 2020 diru laguntzak. Aurre-eskaera eta ez hasitako akta.

2020-02-11

Europar Batzordeak eskatzen duen LEADER laguntzen pizgarrien efektua bermatzearren eta landa-garapenerako proiekturen bat duten sustatzaileen aurreikuspenak ez eteteko xedez, eskabide-inprimakia prestatu da laguntzen deialdia argitaratu aurretik. MENDINETen aurrean aurkeztu beharko da hori, eskaeraren xede diren jarduerekin hasi aurretik. Inbertsio-proiektuen kasuan, eskudun erakunde kudeatzaileak laguntzaren xede diren eragiketak hasi ez direla ziurtatzen duen akta idaztearen mende geratuko da eskaeraren onarpena.

Hala ere, kontuan izan behar da eskaera egiteko epea eta deialdiaren gainerako beste zehaztasunak, aurkeztu beharreko agiriak, eskaera ofizialaren datuak eta eskaera egiteko jarraibideak barne, ezarriko dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren aginduan. Agindu horrek iragarriko ditu LEADER laguntzak 2019ko ekitaldirako Beraz, aurretiko fase honetan ez dago agiri gehigarririk zertan aurkeztu.

Ohar garrantzitsua: Eskatu daitekeen gastuaren zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa bada, eskatzaileak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza izan beharko ditu gutxienez, betiere obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik eskatuta.

Behin LEADER diru laguntzen 2020ko deialdia argitaratuta, hiru eskaintza horiek aurkeztu beharko dira eskatzen den gainerako dokumentazioarekin batera. Argi geratu behar da eskaintzak onartzeko benetakoak eta hornitzaile erreal eta independenteek egindakoak izan behar direla. Halaber, konparagarriak izateko, eskaintzak behar bezala zehaztuta egon behar dira eta elementu berberak sartuta izan behar dituzte.