Albisteak

2019ko Leader dirulaguntzen deialdia

2019-08-28

2019ko abuztuaren 22an EHAA-n argitaratu zen Leader dirulaguntzak arautzen dituen agindua.

Deialdiaren oinarriak deskargatu

Deialdi honetarako zenbait berezitasun daude:

  • Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak eta eskatutako dokumentazioa.
  • Pertsona juridikoek bide elektronikoa erabiliz BAKARRIK egin ditzakete izapideak eta eskatutako dokumentazioa.
  • Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea irailaren 23an bukatzen da. Aholkatzen da azken momenturako ez ustea aurkezpena sortu daitezkeen arazoak direla eta.
  • Deialdian bertan agertzen dira proiektuak baloratzeko erabiliko diren izapidak eta memoria aurkezteko eranskinak. Zalantzarik izatekotan eta laguntza jasotzeko Izki Landa Garapen Elkarteko teknikariekin harremanetan jarri, Tania edo Cristina.

Eskabideak egiteko eta laguntza mota bakoitzeko informazio gehiagorako linkak:

  • Ekintzailetzarako laguntzak.

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/leader-ekintzailetza-2019/web01-a2lanits/eu/

  •  Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/leader-enpresak-sortu-handitu-eta-modernizatzeko-inbertsioak-2019/web01-a2lanits/eu/

  • LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/leader-azpiegiturak-eta-zerbitzuak-2019/web01-a2lanits/eu/

  •  Besteren konturako kontrataziorako laguntzak

  https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/leader-besteren-konturako-kontratazioa-2019/web01-a2lanits/eu/

  • Etxebizitzarako laguntzak

https://www.euskadi.eus/diru-laguntza/2019/leader-etxebizitza2019/web01-a2lanits/eu/