Gertakizunak

Arabako Batzar Nagusien Ateak Zabaltzeko Eguna

2019-11-23

Larunbat honetan, azaroaren 23a, Arabako Batzar Nagusiek ateak zabaltzeko eguna ospatuko dute. Erakundearen egoitza administratiboa irekiko dute, Gasteizko Prado eta Vicente Goikoetexea kaleek bat egiten duten tokian.

Goiz osoan zehar, Arabako Batzar Nagusien egoitza hartzen duten bi eraikinen barrualdea ezagutzeko aukera izango dute hurbiltzen diren guztiak (lehendakaritza-arloak, harrerak, administrazioa, prentsa-aretoa, etab.), bai eta kanpoan Arabako kuadrillen standak bisitatzeko aukera ere.
Horietan, bakoitzak bere erakargarritasunei buruzko informazio turistikoa eta sustapen-materialak eskainiko ditu.

jornada puertas abiertas juntas generales alava