Gertakizunak

Vasco-Navarro Trenaren Bide Naturala Bide Berdearen Eguna

2019-09-22

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak TEDER elkartearekin batera "Vasco Navarro Trenaren Bide Naturala" delakotik Bide Berdearen Egunaren edizio berria antolatu du irailaren 22an, igandean, Zúñigan (Nafarroa). 

Aurtengoan Zúñiga izango da herri anfitrioia eta hainbat ibilbide-modalitate ditugu publiko guztientzat.

Txirrindularitza zalea bazara bi ibilbide ditugu prest zuretzat:

  • Maeztutik, 18kmko ibilbidea
  • Antoñanatik, 11kmko ibilbidea txikienentzat

Paseoa nahiago baduzu, 11kmko ibilbidea antolatu dugu Antzinetik oinez.

Ohi bezala, amaieran parte-hartzaile guztiei hamaiketakoa banatuko zaie indarrak berritzeko. Bestalde, txikienentzat tailer ludo-hezitzaileak “Ura, Airea, Lurra, Sua”

Dagoeneko izena eman dezakezu.

Proiektuak Arabako Foru Aldundiaren finantziazioa dauka, eta Camping Acedok zein Schmidt&Clemens-ek (Murieta) babesten dute.

Gainera Correcaminos, Maribicis Extrem eta Estella txirrindulari kluben laguntza daukagu Dani Multibicis, Lacturale, Zuñigako taberna, Vital Fundazioa eta Nafarroako  Gobernuaren Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuarekin batera.

Izen-emateko formularioan sartu

 via verde marcha

Bizikleta martxa txikia Antoñanatik, Bide Berdearen Vasco-Navarro trenaren Bide Berdearen Interpretazio Zentrutik aterako da 10:45tan.