Natur-ibilbideak

Arabako Mendialdeak edertasun handiko eta aniztasun aberatseko inguruneetan ibilaldi lasaiak eta atseginak egiteko aukera eskaintzen du.

Eskualdetik zehar barneratzen diren bide seinaleztatuak ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, Ibilbide Txikiak (PR) eta Ibilbide Luzeak (GR) erabil ditzazun. Bide hauek zenbait marka dituzte (PR-en kasuan marka hori-zuriak, eta GR-en kasuan marka gorri-zuriak) nondik nora jo behar dugun jakin dezagun.

Koadrilak ibilbide guztiak fitxa indibidualetan biltzen dituen karpeta bat argitaratu zuen. Sekzio honetako argitalpenak atalean karpeta horri buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Edonola ere, atal honen barruan fitxa horien kopia bat pdf. formatoan lor dezakezu (Kopia ikusi ahal izateko ezinbestekoa da acrobat reader izatea. Zure ordenagailuan adoberen produktu orrialdetik acrobat reader deskargatu nahi baduzu, saka ezazu hemen: Acrobat Reader). Ibilbide guztiak moten eta udalerrien arabera sailkatuta daude.

Arraia-Maeztuko udalerriko ibilbideak

+PR-A 58: MAEZTU-ZIKUIANO-SABANDO-ROITEGI

  • Deskripzioa: Maeztu hiribildu ederretik, ibilbideak Arburu mendiaren gailurrera eramango gaitu, erkamezti eta artadi apartak zeharkatuz. Bidean Obiko kobetatik igarotzen gara, leizeen eta zulo karstikoen multzoa dena eta kareharrizko haitzean zabaltzen direnak. La Campana eta Peña Las Cinco bigarren mailako gailurrak, burdinezko tresna bitxiekin koroatutakoak, Berrón ibaiaren ibarreko talaia bikainak dira. Ataurira "Gurditxoen maldatik" jaitsi aurretik, zidorrak tarte ikusgarri bat gurutzatzen du harkaitz harritsu baten erlaitzaren azpitik. Maeztura antzinako Vasco-Navarro trenbidearen tarte batetik itzultzen da, Bakardadearen Ama Birjinaren baseliza erromaniko oroitarazletik pasatuz. Gure ibilbidea PR-A 58 ibilbidearekin bateratzen da hasierako tartean eta PR-A 61 ibilbidearekin amaierakoan.
  • Ezaugarriak: 11,12 km / Desnibela 650 m / 3 h 50 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 59: ARBURUKO KANPAIAK

  • Deskripzioa: Maeztu hiribildu ederretik, ibilbideak Arburu mendiaren gailurrera eramango gaitu, erkamezti eta artadi apartak zeharkatuz. Bidean Obiko kobetatik igarotzen gara, leizeen eta zulo karstikoen multzoa dena eta kareharrizko haitzean zabaltzen direnak. La Campana eta Peña Las Cinco bigarren mailako gailurrak, burdinezko tresna bitxiekin koroatutakoak, Berrón ibaiaren ibarreko talaia bikainak dira. Ataurira "Gurditxoen maldatik" jaitsi aurretik, zidorrak tarte ikusgarri bat gurutzatzen du harkaitz harritsu baten erlaitzaren azpitik. Maeztura antzinako Vasco-Navarro trenbidearen tarte batetik itzultzen da, Bakardadearen Ama Birjinaren baseliza erromaniko oroitarazletik pasatuz. Gure ibilbidea PR-A 58 ibilbidearekin bateratzen da hasierako tartean eta PR-A 61 ibilbidearekin amaierakoan.
  • Ezaugarriak: 12,68 km / Desnibela 475 m / 3 h 50 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 60: BIRGARAGOIEN-ARRAIALDE-AZAZETA

  • Deskripzioa: Ibilbidea Birgaragoienen hasten da, Azazeta mendatearen oinean dagoen herrian. Zidorretatik Arraialde mendira igotzen da, toki ederrak zeharkatuz; toki horietan, mendiaren oinean adar bihurritudun erkametz motzak nabarmentzen dira eta goiko zatian pago berriak. Bidean Askarro aterpetxe erosoak ibiltariak hartzen ditu. Azazeta herrira jaitsi ondoren, mendatearen erdian dagoena, berriz ere mendiko bideetatik itzultzen da. Arraia-Maezturen eta Toloño, Kodes eta Abitigarra mendilerroen bista panoramikoak apartak dira. Ibilbidea Atxosteko historiaurreko aztarnategi garrantzitsutik pasatzen da azkeneko zatian.
  • Ezaugarriak: 11,42 km / Desnibela 450 m / 3 h 55 min
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 73: ERROETA-ITURRIETAKO MENDIAK

  • Deskripzioa: Ibilbideak mendiko tradiziorik handienetarikoa duen mendilerroetako batetik eramango gaitu; han, baliabideen herri-aprobetxamendu sistemak iraun du: Iturrietako partzuergoak. Bertan kokatzen da Erroeta; Ebroko Lurren eta Ekialdeko Lautadaren arteko bideen bidegurutze garrantzitsua eta milaka urteko erdigunea da. Bidean oso antzinako toki historikoak azaltzen dira, esate baterako, San Juan mendatea, hilarriarekin, gurutzearekin eta trikuharri batekin. Bista panoramiko zoragarriak daude zeruertz zabalean, eta, basoetan, pagadia da nagusi.
  • Ezaugarriak: 10,80 km / Desnibela 270 m / 3 h 15 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 74: APINAIZ-BERROZI IBAIAI

  • Deskripzioa: Ibilbide erraza da, Araban gutxien ezagutzen diren tokietako batetik zehar doana: Berrozi ibaiaren ezkutuko amildegia. Hasiera batean, lursailetako pistetatik, ibilbideak Olandinako urmael interesgarrira eta Birgarabarren eta Birgaragoien herrietara eramango gaitu. Ondoren, Berrozi ibaiaren amildegian sartzen da, herri horretara eramaten zuen bide zaharraren ibilbidetik. Ibilaldiaren zati horretan, erkametzek, ameztiek, astigarrek eta pagoek ibiltariari lagun egiten diote. Azpimarratzekoak dira ibilbidearen azkeneko zatian, pagadi polit batean, tarteka agertzen diren gaztainondo zahar eta apartak.
  • Ezaugarriak: 11,48 km / Desnibela 225 m / 3 h 15 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

Bernedoko udalerriko ibilbideak

+PR-A 54: BERNEDO-ANGOSTINA-KINTANA-URTURI

  • Deskripzioa: Arabako Mendialdeko lau herrigune lotzen dituen ibilbidea da: ibilera luze bezain erakargarria. Bernedon hasiko gara, interes handiko multzo historikoan. Hainbat gunetatik igaroko gara, besteak beste: Okongo Andre Mariaren baseliza -eskualdean debozio handikoa- Toloño mendilerroko hegal hostotsuak eta hormetan hilarri erromatarrak dituen eta Cividad haitzeko burdin aroko kastroan kokatuta dagoen San Bartolomeko baseliza erromanikoa, bai eta Ega ibaiak Angostina eta Marañonen artean sortzen duen haitzartea ere. Pago-, arte- eta erkametz-basoak izango ditu ibiltariak lagun. Europako ametz arrunten basorik onenetakoa duen Parke Naturalean sartuko gara: Izkiko Parke Naturalean.
  • Ezaugarriak: 19,52 km / Desnibela 550 m / 5 h 50 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 56: BERNEDO-VILLAFRIA-VILLAVERDE-NAVARRETE

  • Deskripzioa: Ibilbide ederra da, Arabako Mendietako hainbat erdigune Errioxakoekin lotzen zituzten antzinako bideetan zehar doana, landare ikatza, ardoa, garia edo olioa bezalako produktuen salerosketarako erabiltzen zirenak. Ezpelak, ameztiak eta erkameztiak dituzten pagadi berriak zeharkatzen ditu. Ega haranaren eta Toloño mendilerroaren bista panoramikoak apartak dira, eta "bonete" ezaguna duen San Tirso mendira igo daiteke. PR-A 54 ibilbidearekin bat egiten du neurri batean, baita GR-1 "Zidor Historikoa" ibilbidearekin ere. Beste interpretazio zidor interesgarri bat ere badago ikaztegiei eta karobiei buruz.
  • Ezaugarriak: 15,73 km / 500 m / 4 h 45 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

Kanpezuko udalerriko ibilbideak

+PR-A 62: LA TORCA-RAKO IBILBIDEAORCA

  • Deskripzioa: Paseatzeko ibilbide erosoa dugu honako hau, ikuspegi zabalak eskaintzen dituena eta Santa Kurutzeko biztanleek maiz erabiltzen dutena. Ibilbide honi jarraituz, bidaztia Genevillara hurbiltzen da artadi eta erkamezti bikain (eta kasu batzuetan izugarri) artean. Inguru horretan, atsedenleku-askaldegi baten ondoan, sorburu batek ura oparo jariatzen du.
  • Ezaugarriak: 11,6 km /490 m. / 3 h.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 63: OTSOEN IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Ibilbide zirkular hau Ioar mendiaren mazela erditik iragaiten da artadi, erkamezti eta pagadi artean ikuspegi ederreko inguru batean. Jaitsiera La Tejería amildegi malkartsutik gauzatzen
  • Ezaugarriak: 9,9 km. / Desnibela 475 m. / 3 h. 10 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 64: SENDA DE LA DORMIDA

  • Deskripzioa: Leku gutxik dute Intako begiratokiak bezalako edertasun lasaia. Bertan, mendiak handitasuna eskaintzen digu bazter eta bidexka ezkutuez betetako inguru batean. Ibilbide honi jarraituz, bidaztiak Costalera mendiko ezproien azpian kokatutako baso bikainak zeharkatzen ditu, eta gero Ega ibaiaren parera eta horren ibaiertzeko baso ederrera jaisten da.
  • Ezaugarriak: 12,3 km. / Desnibela 405 m. / 3 h. 30 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 70: SENDA HORNILLO

  • Deskripzioa: Ibilbide hau bide zaharretatik iragaiten da, eta karraskal eta pagadi ederrez estalirik dagoen Hornillo mendia inguratzen du. Ibilbideari jarraituz, bidaztia eskaladagune baten oinean kokatutako Piérolako komentu zaharrera ailegatuko da, Hornilloko ekialdeko mazela igoko du eta Antoñanara jaitsiko da kontrako isurialdetik.
  • Ezaugarriak: 8,9 Km. / Desnibela 570 m. / 2 h. 50 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 71: SENDA MARQUILLANO

  • Deskripzioa: Ibilbide hau Somorredondo, Txintxularri eta Cruz de Alda/Perriain mendilerroetan zehar iragaiten da, ondoren Arabako inguru basati eta malkartsuenetariko batetik, hots, Berrabia amildegi ezkutatutik, jaisten delarik.
  • Ezaugarriak: 15,4 Km. / Desnibela 900 m. / 4 h.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 72: SENDA IOAR

  • Deskripzioa: Mendi ibilaldi honi jarraituz, bidaztiak mendian gora egiten du pagadien gerizpean, Ioar mendira hurbilduz. Ondoren, gailurretik ibiliz eta paisaia ederederra zeharkatuz, Costalera mendiaren oinean kokaturik dagoen Nazarreko mendatera doa eta, azkenik, bide malkartsu batetik Ibernaloko ermitara jaisten da.
  • Ezaugarriak: 13,9 Km. / Desnibela 1.050 m. / 4 h.
  • pdfIbilbidea deskargatu

Lagrango udalerriko ibilbideak

+PR-A 50: IKAZTEGIETAKO IBILBIDEA ETA CRUZ DEL CASTILLO MENDIRAKO IGOERA

  • Deskripzioa: Cruz del Castillo mendira daraman ibilbide hezigarri honek paisaia eder-ederrak ditu. Bidean zehar interpretazio-panelak daude, bai eta ikaztegien zenbait erreprodukzio ere.
  • Ezaugarriak: 5 km. / Desnibela 680 m. / 3 h. 30 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 51: MOJON DEL AVELLANO-RAKO IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Ibilbide polit honek pagadi zabal eta ederrak zeharkatzen ditu Mojón del Avellano izeneko mugarriaren parean (950 metroko altitudean) Trebiñorekiko mugara ailegatu arte. Bidean zehar, interpretaziopanelak daude. Ibilbide hau eta GR-38 ibilbidearen zati bat gainjartzen dira.
  • Ezaugarriak: 9 km. / Desnibela 200 m. / 3 h.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 52: JAUNDEL MENDIRAKO IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Ibilbide eder eta samurra da honako hau, osorik basoaren gerizpean iragaiten dena. Ibilbide hezigarri honetan zehar inguruari buruzko 20 interpretazio-panel txiki baino gehiago aurkituko ditu bidaztiak.
  • Ezaugarriak: 4 km. / Desnibela 285 m. / 2 h. 15 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 53: SENDA A PIPAON

  • Deskripzioa: Ibilbide luze eta polit hau Lagranen eta Pipaonen arteko bide zaharraren trazadurari jarraitzen zaio, edertasun handiko tarteak eta panoramika zabalak zeharkatzen dituelarik.
  • Ezaugarriak: 12 km. / Desnibela 350 m. / 3 h. 30 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 55: VILLAVERDERAKO IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Ibilbide askotarikoa dugu honako hau, Lagran inguruko Villaverde herrira daramana pagadiak, hariztiak eta panoramika zabaleko lursailak zeharkatuz. Ibilbideak bidaztia Lagraneko golf-eskolara ere hurbiltzen du.
  • Ezaugarriak: 6,7 km. / Desnibela 150 m. / 2 h.
  • pdfIbilbidea deskargatu

Urizaharreko udalerriko ibilbideak

+PR-A 75: LOS PAYOSEN ITZULIA

  • Deskripzioa: Pagoetatik abiatzen den ibilaldi laburra da eta Moraza mendian gora egiten du arte-erkametzen artetik aldapa gogorretik; bertatik, Arabako mendigune gehienen eta hurbileko lurraldeen bista panoramiko izugarria ikus daiteke. Hortik, Los Payosen hegal harritsua jaisten da zidor malkartsu batetik hasieran, eta ondoren ibilaldi atseginetik Inglares ibaiaren amildegirantz, ur-jauzi ederra osatzen duena. Puntu horretatik, ibilbidea Pagoetarantz doan kanal batekiko paralelo igarotzen da; Pagoeta San Kristobal kareharrizko harkaitzak eta Toloño mendilerro malkartsuak inguratzen dute.
  • Ezaugarriak: 7,79 km / Desnibela 350 m. / 2 h. 35 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 76: URIZAHARRA-BAROJA

  • Deskripzioa: Arabako mendien hiribildu interesgarrienetako bat erakusten digun ibilbide erraza da: Peñacerrada-Urizaharra; eraikin aipagarriak gordetzen ditu, eliza ederra eta bere harresiek gotortutako portala azpimarratzen dira. Ibilbideak gizatiartutako paisaietatik eta basoetatik eramango gaitu Peña Huecako Erdi Aro goiztiarreko haitzuloetako ermitategia erakutsiz, hiru koba artifizialek eta haitzean zulatutako hilobiek osatutakoa.Urizaharrako gotorlekuko hondarrak ere ikusiko ditugu, Gazteluaren goialdean dagoena, baita Urizaharra herrixka primitiboaren kokalekua ere; orain herrixka horretatik elizaren hondakin batzuk baino ez dira geratzen.
  • Ezaugarriak: 11,42 km / Desnibela 325 m. / 3 h. 25 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 77: URIZAHARRA-LAS RASAS

  • Deskripzioa: Ibilaldiak Urizaharratik eramango gaitu, gotortutako portalea mantentzen duen herritik, eta dituen harresietatik eta parrokia eder batetik hasiko da, gizatiartutako paisaiak eta hariztien eta gorostidun pagadien baso anitzak zeharkatuz. Historiaurreko aztarna izugarriak ikusiko ditugu bidean: Peña Huecako Erdi Aro goiztiarreko haitzuloetako ermitategia edo Harkaitzeko Ama Birjinaren baseliza, Faidun, Euskadiko elizarik zaharrena. Berriz ere Urizaharrara itzuli baino lehenago, mehatzeko amildegi mardul bat zeharkatuko dugu; bertan, asfalto-harrobia ustiatzen zen. Bideak hasieran PR-A 76 Urizaharra ? Baroja ibilbidearekin egiten du bat eta azkeneko zatian GR-1 Zidor Historikoarekin.
  • Ezaugarriak: 19,75 km / Desnibela 450 m. / 5 h. 45 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 78: MONTORIA-SAN LEON-ATXABAL

  • Deskripzioa: Ibilbideak Toloño mendilerroaren hegal freskoetan sartuko gaitu, hasierako zatian mendizaleentzat ere ezagunak ez diren tokietatik. Meatzeko amildegitik igo behar da eta bertan antzinako ikatz-meatzeen ustiategien hondakinak ikus daitezke; garrantzi handia ematen zaie Euskadin ustiategi horiek urriak direlako. Herrera mendatetik gertu San Leon mendira igotzeko aukera dago, azalduko den seinaleztatutako saihesbidea jarraituz, baita izen bereko koba ezagutzeko aukera ere. Ibilbidea Rosa, Ataun eta Osluna bezalako hainbat muinoren ondotik igarotzen da, Errioxaren eta Arabako mendien eta lautadaren artean salerosketan aritzeko antzinako pasabide garrantzitsuetatik. Halaber, Zerreluntza eta aldapatsua baina erakargarria den Atxabal mendietara igotzen aukera dago. Pagadiaren itzala izango dugu ibilbidearen zati handi batean.
  • Ezaugarriak: 11,54 km / Desnibela 360 m. / 3 h. 25 min. (Con la variante: 13,44 km / 575 m desnivel / 4 h 20 min.)
  • pdf Ibilbidea deskargatu

+PR-A 79: URIZAHARRA-TOLOÑO

  • Deskripzioa: Arabako gailur entzutetsuenetako batean kokatzen gaituen ibilbide luzea da, Toloño mendia alegia; bertan Aingeruen Andre Mariaren santutegiaren eta bere bi izoztegien hondar ederrak azpimarratzekoak dira. Pagadi ezpeldun ikaragarriak, erkameztiak, larre menditar bukolikoak, bide zaharrak, harkaitz ederrak eta bista panoramiko apartek mendi-ibilbide interesgarri hau osatzen dute.
  • Ezaugarriak: 17,74 km / Desnibela 675 m. / 5 h. 30 min.
  • pdfIbilbidea deskargatu

Haranako udalerriko ibilbideak

+PR-A 65: HARANERAKO IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Ibilbide honek haranaren luzetarako ardatza zeharkatzen du lursail-pistetan eta mendibideetan zehar, haraneko lau herrietatik pasatuz eta horien ondarea ezagutzera emanez. Halaber, mendiko bizikletaz egiteko ibilbide bikaina da.
  • Ezaugarriak: 16 km. / Desnibela 230 m. - 250 m. / 4 h.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 66: SANTA TEODOSIARAKO IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Ibilbide eder honek bidaztia Santa Teodosiako mendate bukolikora darama. Bertan, larredi eta pagadi trinkoen artean, izen bereko ermita dago. Inguru horretan, mahaiak, barbakoak eta iturri bat daude erabilgarri.
  • Ezaugarriak: 7,8 km. / Desnibela 260 m. / 2 h. 15"
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 67: PUERTO NUEVORAKO IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Ibilbide labur honek Puerto Nuevo izeneko mendatera darama. Mendate hori haraneko antzinako biztanleek igarobide gisa erabiltzen zuten mendira, luberrietara eta larreetara joateko, bai eta Iturrieta herriarekin komunikatzeko ere.
  • Ezaugarriak: 2,6 km. / Desnibela 220 m. / 1 h.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 68: MOJÓN LARGORAKO IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Aldatik hasita, ibilbide honek igotzen du Cruz de Alda-Arnaba mendikateko iparraldeko mendimazela basotsua, bidaztia Nafarroako mugaraino eramango duelarik.
  • Ezaugarriak: 6,6 km. / Desnibela 280 m. / 2 h.
  • pdfIbilbidea deskargatu

+PR-A 69: KONTRASTASTAKO AMILDEGIETAKO IBILBIDEA

  • Deskripzioa: Ibilbide hau Nafarroarekiko mugatik iragaiten da. Bidaztiak inguru txundigarriak eta ederederrak zeharkatuko ditu, sakanak eta basoak igaroz, ikuspegi zabalak kontenplatu ahal izango dituelarik.
  • Ezaugarriak: 9 km. / Desnibela 310 m. / 2 h. 40"
  • pdfIbilbidea deskargatu

Ibilbide Zirkularra Arabako Mendialdean zehar

+PR-A 61: Ibilbide Zirkularra Arabako Mendialdean zehar

  • Deskripzioa: Ibilbide hau Antoñana, Oteo, Done Bikendi, Roitegi, Musitu, Aletxa, Maeztu eta Atauritik iragaiten da, paisaia malkartsuak zeharkatzen ditu eta ikuspegi ederrak begiztatzeko aukera ematen du.
  • Ezaugarriak: 33 km. / Desnibela 1.275 m. / 9 h. 20"
  • pdfIbilbidea deskargatu