Vasco-Navarro Bide Berdea eta Eskualdeko Turismo Bulegoa

 Vasco-Navarroko aintzinako trenaren ibilbide berdea.

XIX. mendeko hasieratik Vasco-Navarro trenbideak bere ibilbidea egiten zuen Deba Garaiatik hasita Nafarroraraino, Arabako hiribura zeharkatuz. 1967an bere ibilera amaitutzat eman zuen eta ordutik hona bere trazatua ibiltarien eta txirrindularien gozamenerako berreskuratua izan da.

Arabako Foru Aldundiaren web orrian ibilbideari buruzko informazioa

Euskadiko Bide Berdeen informazio liburuxka

 

Aintzinako Vasco-Navarro Trenaren ibilbide berdearen interpretazio zentrua eta eskualdeko turismo bulegoa.

Antoñanako herrian, aintzinako trenbide geltokiaren inguruan. Gasteiz-Lizarra bitarteko errepidetik argi ikusten da hiru tren bagoietan kokatzen delako.

2018ko jendeaurreko ordutegia

  • horario cnetor intrepretacion via verde del vasco navarro

Ze aurkitu dezaket bagoi horietan?

  • Arabako Mendialdea eskualdearen informazio orokorra, historia, egin ditzakezun jarduerak, Lagranen kokatzen den La Traviesa interpretazio zentroa, bisitatzeko gauza eta lekuak, lo egiteko lekuak, jatetxeak, ibiltzeko bideak, BTT egiteko ibilbideak.
  • Aintzinako Vasco-Navarro Bide Berdea Gipuzkoan hasten denetik eta Nafarroako Lizarra herriaren bitartean, ibilbidea, etapak, erakargarritasunak.
  • Trenico deritzonaren historia eta oroigarriak, mantentzen diren gauzak, ibilbidearen argazkiak, historia.
  • Bizikletak, Arabako Foru Aldundiak bagoien ondoan bizikletak alokatzeko leku publikoa dauka, gestioa zentrotik eramaten delarik. Bizikleta bat alokatu dezakezu eta bide berdean zehar abiatu. Haurrentzako eta helduentzako bizikletak ditugu, baita haurtxoak eramateko aulkiak ere. Hobe da bakoitzak bere kaskoa ekartzen badu baina baditugu zenbait erabili daitezkenak.
  • Bizikletak alokatzeko prezioak

Gehiago jakin nahi dut, non informatu naiteke?

  • Zentroaren telefono zenbakian, 945410577 jendaurreko ordutegian.
  • Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillan astelehenetik ostiralera (lanegunetan) 9.00etatik 14.00ak arte.
  • Emailez info@montanaalavesa helbidean.

vagones antoñana