Euskaraldia

euskaraldia mendialdea

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

  • Galdera ohikoa da,eta hainbat erantzun ditu, baina, guk, ariketa erraza proposatzen dizugu: zer iruditzen zaizu 11 egunetan gure hizkuntza ohiturak aldatzera eta harremanak euskaraz izatera animatzen bagara?
  • Hau da proposamena: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta

Nola egingo dugu?

  • 11 egun horietan, euskara hitz egiten dutenek ulertzen duenari euskaraz egingo diote, eta ezezagunei lehen hitza, euskaraz egingo die.
  • Euskara ulertzen dutenek euskaldunei euskaraz egiteko eskatuko die.

Zer lortu nahi dugu?

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?

  • Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…
  • Horretarako, herriz herri antolatu gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nola eman izena?

Izena emateko bi baldintza daude:

  • 16 urtetik gora izatea
  • Euskara hitz egiten jakin edo ulertu behar da

Irizideak betez gero, norberak erabakiko du zer izan: Ahobizi edo Belarriprest:

  • Ahobizi: ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehn hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
  • Belarriprest: egidazu euskaraz, nik ulertzen dizut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

 

  • 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Non eman izena?

  • On line, www.euskaraldia.eus web-orrian. Eta, idatziz, La Cepa, Los Roturos eta Izki tabernetan, edo Noradendan, edota Arraia-Maeztuko udaletxean eta liburutegian eta Kanpezuko udaletxean.

Eta bitartean, zer egin dezakegu?

  • Herriz herri antolatu ari diren batzordeetan parte har dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok egin dezakegu gure ekarpena.

 

  • Emaila: mendialdea@euskaraldia.eus
  • Facebook: 11 egun euskaraz mendialdea
  • Twitter: @11EgunEuskMendi
  • Instagram: 11eguneuskarazmendialdea
  • Youtubeko kanala: https://www.youtube.com/channel/UCgHTGaD6en8F-Pj_8G-9gPg