Turismoa

Arabako Mendialdea Arabako hego-ekialdean dago, eta sei udalerrik osatzen dute: Arraia-Maeztuk, Bernedok, Kanpezuk, Lagranek, Urizaharrak eta Haranak. Udalerriek orotara 47 herri biltzen dituzte haien baitan.

Arabako Mendialdean bisita egitea ingurune izugarri ederrean murgiltzea da, kirol eta kultura jarduera ugariz gozatzeko aukera ematen diguna.

Mendi eta haran txikien artean bidaiariari Erdi Aroko hiribilduak eta herri ederrak agertzen zaizkio, antzinako elizen eta baselizen ondoan, harresi, dorre, eta jauretxe artean, Arabako Mendialdeko kultura eta arte aberastasunaren seinale.

Ingurune honetako espazio naturalak bereziki aipagarriak dira, bai flora bai fauna anitza baitute; Arabako Mendialdeak ibilaldi eder eta lasaiak egiteko, golfean hasteko edo hobetzeko, hipikan aritzeko, eskalatzeko edo senderismoari ekiteko aukerak ematen dizkigu, beste batzuen artean.

Web orrialdearen Turismo gunea osatzen duten atal ezberdinen artean Arabako Mendialdeari buruzko informazio turistiko zehatza jasoko duzu. Informazio gehiagorik behar izatekotan guregana jotzeko aukera duzu, laguntzen ahaleginduko gara eta.