Kokapena

Arabako Mendialdea Arabako Lurralde Historikoaren baitan dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan. Arabako hego-ekialdean dago, Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko muturrean hain zuzen ere.

Arabatik kanpo bai Nafarroarekinbai Trebiñuko Konderriarekin (Burgos) egiten du muga. Izan ere, azken hau muga izan beharrean esan liteke eskualdeko berezko alde batean barruratzen dela.

Arabaren baitara mugatzen bagara, esan dezagun Arabako Mendialdearen mugak honakoak direla: hegoaldean Errioxako Taldea, mendebaldean Añana eta iparraldean Gasteiz eta Agurain.

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Koadrila sei udalerrik osatua da: Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Harana, Lagran eta Urizaharrak. Sei Udalerri hauek 47 herritan banatzen dira.

Planteamendu Arabako erraza mendira

Eskualdeak 485,30 Km2ko hedadura du, oso erliebe malkartsuan sakabanatua. Lur eremu gehienak 600 metrotik gora daude. Arabako Mendialdera erraz hurbil daiteke. Gasteiztik abiatuz gero hiru aukera daude Arabako Mendialdera jotzeko: Gasteizko mendatetik (A-2124), Azatzetatik (A-132) eta Opakuatik (A-2128).

Hona hemen Santikurutze-Kanpezutik (eskualdeko herri nagusia da) hurbileko hiriburuetara dauden distantziak:

  • Gasteizera 38 km. | Bilbora 102 km. | Donostiara 114 km. | Iruñara 75 km. | Logroñora 37 km.