Izki LGE

Landa-garapenerako Elkarteak eskualdertako landa garapenean erreferentzia bilatu dira. Jatorria Mendi-Nekazaritzako Elkarteetan dute, hauek 394/1985 Dekretuaren babespean sortu zirelarik, 80ko hamarkadaren erdialdera; eta Dekretuaren 7. artikuluak honela zioen:

 

"Mendi-Bazkunak norbanako-jabetzapeko eta balio osoz eratutako erakunde izango dira (...), eta horren xedea hauxe izango da: (...) nekazariek, nekazal-elikadura industriek, nekazal-turismoko alorrak eta dagokion eskualdeko Toki-Administrazioak eskuhar eta lankide izan daitezeneko bidea erakustea (...)". 

1998an Landa Garapeneko 10/1998 legea onartu zen. Hortaz, legeak landa-garapenerako elkarteak (LGE) eragile ekonomiko eta sozialen kolaborazio- eta partehartze-tresna gisa ezartzen ditu beren eskualdeetako landa-garapeneko esku-hartzeetan. LGEk eskualdeetako landa-garapeneko esku-hartzeen erreferente nagusiak dira

Ekainaren 25eko 158/2002 dekretuak, LGE-en identifikaziorako bete beharreko baldintzak ezartzen ditu, baita partaidetza eta lankidetza ere.

 

 

Informazioa honako orrialdean lortu da: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

 

IZKI LANDA GARAPENERAKO ELKARTEA otsailaren 12ko 3/1988 Legean —Elkarteei dagokien Legea— adierazitakoari jarraituta eratu zen, behin Eusko Legebiltzarrean onartutakoan, Euskadirako Autonomia Estatutuaren 9. eta 10.13. artikuluetan adierazitakoari jarraiki.

 

Hainbat nekazari, abeltzain, udaletxe, administrazio-batzar zein eskualdeko beste zenbait agentek osatzen dute. Landa Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legean bildutako helburu orokorrak eta sektorialak lortzea du helburu.

 

Bere lana herri desberdinetan gauzatzen diren landa-garapenerako  proiektuak bultzatzea da, aholkua emanez, bitartekari lana eginez edo proiekturako egokiak diren diru-laguntzak jasotzeko koordinatzaile lanak eginez.

 

Bere funtzio nagusia honakoak datza: Eskualde bakoitzeko plan estrategikoa diseinatzea, hau da, eskualde bakoitzerako egokia den Landa-Garapenerako Programa sortzea. Hurrengo lau edo bost urteetan jarraitu beharreko izirpideak ezarri ondoren, ezarritako plana burutzen da.

logo adr izkiIzki Landa Garapenerako Elkarteak Bernedon dauka egoitza.

Plaza del Castillo, 1 zk.

Bernedo

01118 Araba

Telefono zenbakia: 945 37 80 14

Kontakturako emailak:

oscar@izki.org

cristina@izki.org