Albisteak

Bernedo: Peoi baten kontratazioa toki-ekintzetan enplegua sustatzeko deialdiaren barruan. (EHAA 2018/06/20)

2018-10-24

Eraikinetan, naturan zein herrietan, berreskuratze- eta mantentze-lanak, kontrola- eta garbiketa-lanak; sasitza kentzeko- eta baso-lanak; btt ibilbideen garbiketa eta mantentze-lanak; seinaleak jartzea; lorategietan konponketak eta hobetzeak; estolden garbiketa; bestelako lanak: igeltserotza, elektrizitatea, margoketa, zurgintza, iturgintza.

Ezinbestekoa: gidatzeko-baimena eta ibilgailu propioa izatea; Bernedoko udalerrian erroldatuta  egotea eta bertako egoiliarra izatea; eta 2018.06.20ko E.H.A.A.N toki-ekintzetan enplegua sustatzeko deialdiaren bestelako baldintzak betetzea.

6 hilabeteko eta % 78eko jardunaldiko lan-kontratua eskaintzen da. Soldata hitzarmenaren araberakoa izango da.

Interesdunek lanbiden eman behar dute izena, 162018011570 kodeko eskaintzan edo hurrengo lotura honetan:

http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=C&ML=OFEMEN1&MS=Eaaa&IDRG=162018011570&CTRG=1&ORGN=LG%3DC%7CPM1%3D%7CPM2%3D01%7CPM6%3D