Albisteak

Eskualdeko turismo establezimenduak kalitatearekin, berrikuntzarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin erlazionaturiko lehiakortasun turistikoko programetako ziurtagiriak jaso dituzte.

2017-05-03

Miramar jauregian banatu dira kalitatearekin, berrikuntzarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin erlazionaturiko lehiakortasun turistikoko programa batean edo gehiagotan 2016an akreditatzea edo ziurtatzea lortu zuten 544 enpresak aintzat hartzeko errekonozimenduak.

“Euskadi es la comunidad que lidera en España los programas de competitividad” ha afirmado Retortillo en el acto de entrega de estos reconocimientos

544 errekonozimendu horietatik 22 gure Kuadrillako enpresen eskuetara heldu dira programa ezberdienetan:

 

Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran izandako Jardunbide Egokiengatik Ziurtagiria jaso edo berritu duten enpresak hauek izan dira. Bertan sortutako programa bat da, eta turismo-enpresek teknologia berriak poliki-poliki ezartzeko oztopoak ezabatzeko xedearekin sortu zen.

 

  1. La Pikurutza Landa Apartamenduak. Bernedo.
  2. Aitonaren Etxea Landa Etxea. Urturi.
  3. Gaztelubidea Landa Etxea. Bernedo.
  4. Arabko Boilurra S. Koop.
  5. Naturgolf. (Urturiko golf zelaia)
  6. Virgala S.L. Jatetxea. Birgara Goien.
  7. Eskualdeko Turismo Bulegoa. Antoñana

Helmuga Turistikoen Kalitate Turistikoaren Sistemarekin (SICTED) Ziurtagiria 2016an jaso edo berritu zuten enpresak, jardunbide egokiak ezarri dituzte beren lurralderako, jomugarako edota erakunderako, programaren helburua da jomugetan sistema orokor bat ezartzea bisitariei ematen zaizkien zerbitzuetan kalitate berdintsua lortzeko asmoarekin.

  1. Marivi Nekazal Etxea. Orbiso
  2. La Pikurutza Landa Apartamenduak.Bernedo
  3. Aitonaren Etxea Landa Etxea. Urturi
  4. El Manzanal Landa Etxea Sabando
  5. Gaztelubidea Landa Etxea.Bernedo
  6. Izki Parke Naturaleko Interpretazio Zentrua. Korres
  7. Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentrua.Antoñana
  8. Nusi Arrantza Lakua. Santi Kurutze Kanpezu
  9. Naturgolf S.A.Urturi
  10. Izki Jatetxea. Maeztu
  11. Obenkun Jatetxea. Done Bikandi Harana
  12. Virgala S.L. Jatetxea. Birgara Goien
  13. Suso Hestekiak S.L. Maeztu

Horretaz giain, Ekoetiketa Europarra egiaztagiria jaso du enpresa batek. Programa berri samarra da, eta gaur egun 23 enpresa daude ziurtatuta enpresa turistikoetan ingurumen-jasangarritasuna barneratzeagatik.  Enpresa berak, lehenengo aldiz eman den Energia Efizientziaren ziurtagiria jaso du. Ziurtagiri hau Euskadiko 11 turismo establezimenduei eman zaie lehenengo aldiz. Ziurtagiri honek Ekoetiketa Europarra programa osatzen du energiaren esparruan.

  1. La Pikurutza Landa Apartamenduak. Bernedo.