Arabako Mendialdetik Goi Tentsiorik EZ!

Red Eléctrica de España delakoak 400 Kv-ko goi-tentsio linea bat jartzeko asmoa du, Artzubiagako azpiestazioa (Gasteiztik hurbil) eta Nafarroako Castejon-Muruarte linea elkarrekin lotu ahal izateko. Proiektuaren arabera, linea berri honek hainbat helburu lortu behar ditu:
- Instalazio eolikoetan eta garatze ziklo konbinatu instalazioetan produzitzen den energia ebakuatzea.
- Iruña hiria elektrizitatez hornitzea, baita bere ingurune industriala ere.
- Linea berri honek Euskal Herri-Nafarroa-Aragoi-Erdialdea/Levante garraio-ardatz berriaren funtsezko kate-begi bat sustatuko litzateke.
Beraz, zeharkatzen dituen eskualdeei zerbitzurik ematen ez dien garraio-linea da.
Arabako Lurralde Historikoan bi aukera ezberdin proposatu dira, baina biek Arabako Mendialdea zeharkatuko lukete :
- "C" ibilbidea deritzonak Gasteizko Mendiak zeharkatuko lituzke, Okina-Saseta trokaren goialdea, Trebiñuko Konderria (iparretik hegora), Lagrango iparraldeko Jaundel mendiko azpialdea, Ega errekaren zeharbide osoa, hots, Lagran-Bernedo-Angostina bailara, 10 bat kilometroko ibilbidean. Nafarroako lurretan Angostina eta Marañon arteko Toloño-Kantabria Mendikatea ere zeharkatuko luke.
- "B" ibilbideak Artzubiagako aspiestazioan du abiapuntua, Alegría errekako laborantza-haranetik Iturrietako Mendietara joko luke, eta Igoroingo trokatik hurbil Arabako Mendialdean sartuko litzateke. Ondoren bi aukera leudeke, Haranetik jarraitzea edo Arboroko goi-lautadatik jarraitzea, gero Hornillo mendia inguratu eta Antoñanarantz eta Santikurutze Kanpezurantz irtengo litzateke, hau da, Ega-Berrón erreka-pasabideko haranetik aurrera joanda.

Descargar mapa alternativas por Montaña Alavesa
Descargar mapa alternativas completo
Horrez gain, aipatutako ibilbide bietako bakoitzak bi trazatu ezberdin ditu, beraz *Araban lau aukera ezberdin daudela esan liteke. Guzti-guztiek Arabako Mendialdea zeharkatzen dute eta haien ezaugarriak kontuan izanda, gure zonaldeko natura-inguruneari egindako erasoa larritzat hartu behar da, are gehiago gure eskualdea orain arte azpiegitura handietatik at geratu dela aintzat hartuta . Hori hala izateak gure inguruneak bikaintzat hartutako paisaiak izatea ahalbidetu du, alteraziorik gabeak, eta biodibertsitate anitza bermatu du **.
46 edo 42 metroko garaierako dorreek osatutako sarea da, eta haien arteko batezbesteko distantzia 400 edo 500 metrokoa da, eta distantziarik handiena 900 metrokoa. Dorreek 4 hankako oinarria izango dute, haien arteko distantzia 5,90 eta 1,14 metrokoa delarik. Oinak hormigoizko blokez zimendatuak dira. Kale bat ireki beharko dute eta kaletik zuhaitzetara gutxienez 4,03 metro izan beharko dira, eta honi guztiari dorreen 16 metroko zabalera gehituz gero, zuhaitzik gabeko 24,06 metroko kale bat agertuko da. Publikoa ez den zoruan pasaera zorra ezarriko da. Horrez gain, dorreen oinarriei dagokien zorua okupatuko da eta inguruan ezin izango da zuhaitzik landatu, ezta eraikinak egin edo industria instalazioak eraiki.
Proiektua duela zenbait urte sortu zen, baina 2007ko bukaeran Red Eléctricak korridoreen alternatibak zehaztu zituen eta aldez aurreko galdera-prozesuari hasiera eman zion, Ingurune Eragin Azterketa burutu ahal izateko.
Eskualdeko Udalek, Kanpezuko-Arabako Mendialdeko Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiak, Arabako Biltzar Nagusiek, Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro Sailak **Arabako Mendialdea zeharkatzen duten ibilbideen aurkako iritzia azaldu dute, zenbait txosten eta erabakiren bitartez. Hori hala izanda ere, Red Eléctrica delakoak oraindik ez ditu aukera hauek baztertu, eta bere ordezkari publikoek prentsan adierazitakoaren arabera, aukera egokienak direla uste dute.
Kanpezuko-Arabako Mendialdeko Kuadrillak eta Arabako Mendialdeko Udalek linearen aurkako sinadurak biltzeko kanpainari ekin diote. Sinadurak batzeko orrialdeak Udaletan eta herritarren artean banatu dira. Beste erakunde eta elkarte batzuek ere ekimenari heldu diote, adibidez Arabako Mendi Federazioak. Hauei esker sinadurak interneten bidez ere jasotzen dira, ondoko estekadura dela bitarte:
http://spreadsheets.google.com/viewform?formkey=dFJ2dmZYUEkwUThnSkI3WThMSkVvSlE6MA
HAR EZAZU PARTE! PROIEKTUA GELDITZEKO ZURE BEHARRA DAUKAGU!
GOI-TENTSIO LINEARI EZETZA ADIERAZTEKO EKINTZAK, URRIAK 24-25

URRIAK 24, LARUNBATA Okina eta Saseta bitarteko ibilbidea oinez.
- Irteera Sasetan goizeko 9:30ean.
- Okinara 11:00-11:30 aldera iristea kalkulatu da.
URRIAK 24, LARUNBATA Ezetza adierazteko bilera Gasteizen, eguerdiko 12:30ean.
- Gasteizen proiektuari ezetza adierazteko jende bilera bat izango da, Mendizorrotza-Cervantes Pasealekutik irten eta Lehendakaritzaraino joango dena. Bertan proiektuaren aurka jasotako sinadurak emango dira.
- Bilerara joaten direnek autobusak izango dituzte Gasteizera joateko, eta ekitaldia bukatutakoan Sasetara itzuliko dira.
URRIAK 25, IGANDEA Bernedon errebindikazio-jaialdia egingo da.
- San Tirsorako igoera, gero 11:30 aldera haitzpean hamaiketakoa jateko. Tontorrean daudenak hamaiketakoa bertan egiteko gonbidatuak izanen dira.
- Bernedoko Ikaztegien eta Karobien ibilbidea, gidari eta guzti. Irteera 11:30ean izango da eta paseoa ordu batekoa izango da, gutxi gora-behera.
- 11:30etik aurrera gaztelu puzgarriak, musika animazioa eta txosna izango dira, baita lineak izango dituen ezaugarriak eta sortuko dituen eragozpenak adierazteko erakusketa bat ere.
- 11:30-12:30: lineari buruzko bertso saioa.
- 12:00etan: ingurugiro-tailerrak bai helduentzat bai umeentzat.
- 12:30ean: Bernedoko Sakeo rock taldea.
- 13:00etan: agintariek lineari ezetza adierazteko idazki bat irakurriko dute.
- 14:00etan: 300 pertsonentzako paella erraldoia eta bazkaria.
Antolatzaileekin batera, hainbat erakundek, elkartek, udalek, kuadrillak eta abarrek proiektuari ezetza adierazi diote eta antolatu diren ekintzei atxiki dira:
Hona hemen hainbat erakunde
- Arabako Naturinstitutoa
- Arabako Nekazarien eta Abeltzainen Elkartea
- Arabako Kontzejuen Elkartea
- Arabako Mendizale Federazioa
- Euskal Mendizale Federazioa
- Mercedes-Benz Mendi Taldea
- Sugar Gorri Kultur Elkartea Dulantzi.
- Felix Fernandez de Pinedo Grajales-Dulantziko Zinegotzia
- Iruraitz-Gaunako Udala
- Barrundiako Udala
- Aramaioko Udala
- Burgueluko Udala
- Legutianoko Udala
- Maria Carmen Linares, Donemiliagako alkate moduan
- Maria Carmen Linares, Aguraingo Eskualdearen presidentea den aldetik
- Deiane Zaldibar Fernandez de Liger, Zuiako Eskualdeko Presidentea
- Aiarako Eskualdea
- Añanako Kuadrilla
- Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrilla
- Labrazako Administrazio Batzarra
- Labrazako Alepo SRC elkartea
- San Miguel Ehiza Kirol Elkartea (Labraza)
- Arabako Ehiza Esparruen Elkartea
Toki Elkarteak
- Landa Garapenerako Izki Elkartea
- Haize Gogor Kirol eta Kultur Elkartea
- Haranako Gazteak Elkartea
- Maeztuko Futbol Taldea
- Mas Gas Moto Kirol Elkartea
- Mujer Campezana Kultur Elkartea
- XVII. Mendea Kultur Elkartea
- Entzia Kultur Elkartea
- Eskubila Kultur Elkartea
- Larrintza Kultur Elkartea
Arabako Mendialdeko Administrazio Batzarrak
- Durruma Kanpezuko Administrazio Batzarra
- Laminoriako Errege-Haraneko Administrazio Batzarra
- Lotzako Administrazio Batzarra
- Bernedoko Administrazio Batzarra
- Birgaragoiengo Administrazio Batzarra
- Haraneko Administrazio Batzarra
- Villafriako Administrazio Batzarra
- Navarreteko Administrazio Batzarra
- Santikurutze Kanpezuko Administrazio Batzarra
- Oteoko Administrazio Batzarra
- Villaverdeko Administrazio Batzarra
- Okinako Administrazio Batzarra
- Apinanizeko Administrazio Batzarra
- Azatzetako Administrazio Batzarra
- Korreseko Administrazio Batzarra
- Maeztuko Administrazio Batzarra
- Erroetako Administrazio Batzarra
- Erroitegiko Administrazio Batzarra
- Sabandoko Administrazio Batzarra
- Angostinako Administrazio Batzarra
- Markizeko Administrazio Batzarra
- Kintanako Administrazio Batzarra
- Urarteko Administrazio Batzarra
- Urturiko Administrazio Batzarra
- Antoñanako Administrazio Batzarra
- Buxandako Administrazio Batzarra
- Pipaongo Administrazio Batzarra
- Aldako Administrazio Batzarra
- Uribarri Haraneko Administrazio Batzarra
- Pagoetako Administrazio Batzarra
- Urbisuko Administrazio Batzarra
- Barojako Administrazio Batzarra
Zenbait Erakunde
- Arabako Naturinstitutoa
- Arabako Nekazarien eta Abeltzainen Elkartea
- Arabako Kontzejuen Elkartea
- Sugar Gorri Kultur Elkartea Dulantzi.
- Felix Fernandez de Pinedo Grajales-Dulantziko Zinegotzia
- Iruraitz-Gaunako Udala
- Barrundiako Udala
- Aramaioko Udala
- Burguko Udala
- Maria Carmen Linares, Donemiliagako alkate moduan
- Maria Carmen Linares, Aguraingo Eskualdearen presidentea den aldetik.
- Deiane Zaldibar Fernandez de Liger, Zuiako Eskualdeko Presidentea
- Aiarako Eskualdea
- Añanako Kuadrilla
- Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrilla
Arabako Mendialdeko Toki Elkarteak
- Landa Garapenerako Izki Elkartea
- Haize Gogor Kirol eta Kultur Elkartea
- Haranako Gazteak Elkartea
- Maeztuko Futbol Taldea
- Mas Gas Moto Kirol Elkartea
- Mujer Campezana Kultur Elkartea
- XVII. Mendea Kultur Elkartea
- Entzia Kultur Elkartea
- Eskubila Kultur Elkartea
- Larrintza Kultur Elkartea
Trebiñu Konderriko eskualde elkarteak
- El Cerro (Trebiñu)
- San Esteban (Saseta)
Arabako Mendialdeko Administrazio Batzarrak
- Durruma Kanpezuko Administrazio Batzarra
- Laminoriako Errege-Haraneko Administrazio Batzarra
- Lotzako Administrazio Batzarra
- Bernedoko Administrazio Batzarra
- Birgaragoiengo Administrazio Batzarra
- Haraneko Administrazio Batzarra
- Villafriako Administrazio Batzarra
- Navarreteko Administrazio Batzarra
- Santikurutze Kanpezuko Administrazio Batzarra
- Oteoko Administrazio Batzarra
- Villaverdeko Administrazio Batzarra
- Okinako Administrazio Batzarra
- Apinanizeko Administrazio Batzarra
- Azatzetako Administrazio Batzarra
- Korreseko Administrazio Batzarra
- Maeztuko Administrazio Batzarra
- Erroetako Administrazio Batzarra
- Erroitegiko Administrazio Batzarra
- Sabandoko Administrazio Batzarra
- Angostinako Administrazio Batzarra
- Markizeko Administrazio Batzarra
- Kintanako Administrazio Batzarra
- Urarteko Administrazio Batzarra
- Urturiko Administrazio Batzarra
- Antoñanako Administrazio Batzarra
- Buxandako Administrazio Batzarra
- Pipaongo Administrazio Batzarra
- Aldako Administrazio Batzarra
- Uribarri Haraneko Administrazio Batzarra
- Pagoetako Administrazio Batzarra
- Urbisuko Administrazio Batzarra
- Lagrango Administrazio Batzarra
- Kontrastako Administrazio Batzarra
- Atauriko Administrazio Batzarra
Trebiñu Konderriko Herriak
- Pariza
- Franku
- Bustu
- Pedruzo
- Samiano
- Marauri
- Ogeta
- Taravero-San Andrés
- Ozana
- Agilu
- Grandival
- Añastro
- Morgas
- Kutxu
- Zurbitu
- Arrieta
- San Martin Zar
- Argote
- Albaita
- Torre
- Araiko
- Saseta
- Trebiñu
- Imiruri
- Obekuri
- Axarte
- Lañu